2017-03-22

20. KORRIKA 2017

Dakigun bezala 1980an euskararen aldeko lasterketa hau hasi zen. Berehala 2 urtetan behin zabaldu zen korrika leku guztietatik, eta eskoletan, batez ere, indar izugarria hartu zuen. 

Aurtengo 20.KORRIKA 2017ko martxoaren 30etik apirilaren 9ra egingo da. 

https://www.youtube.com/embed/rujechHlH6s

Bideo klipa ikusteko sakatu irudiaren gainean

IBILBIDEAREN MAPA 

IKASTETXEETAKO MATERIALA

BIDEOKLIPA LETREKIN

20. KORRIKAREN WEB ORRIA 

2017-03-20

Ipuinak kontatzeko olerkiak

Ipuinak kontatu baino lehen eta kontatu eta gero olerki hauek ikasten eta esaten ditugu.

IREKI BEGIAK

HALA BAZAN

Irudiak jaisteko sakatu gainean

2017-03-17

Soinuen bereizketa. Jolasak

Jolas honekin soinuak eta entzumen-bereizketa landuko ditugu.

Hiru modutako jolasak egin daitezke.

1. JOLASA: lehenengo irudiarenkin bakarrik egiten da. Irakasleak soinua egiten du eta umeek irudia aurkitu beharko dute eta plastikozko tapoi bat edo plastilina bolatxo bat jarriko dute dagokion irudiaren gainean.

2. JOLASA: erakutsi kartela eta umeek bere soinua egin beharko dute. Talde handian edota banaka. Horretarako irudien atzean dagokien soinua itsatsi behar da.

3. JOLASA: umeek baldin badakite irakurtzen txartelak, irudiak eta soinuak, sakabanatuko dira lurretik eta bikote zuzenak egin beharko dituzte.
 




















Irudiak jaisteko sakatu gainean

2017-03-15

URTAROAK aurkezpena

Powerpoint honetan urtaro bakoitzari buruzko olerki txikia eta irudia agertzen dira.
 
https://www.dropbox.com/s/nn1mgd7952eqexi/0030%20urtaroak.pps?dl=1

Jaisteko sakatu irudian

2017-03-13

AGUR, AGUR abestia

AGUR, AGUR


Irudia jaisteko sakatu gainean

Abestiaren melodia Edurne Zuriaren ipuineko ipotxen abestia da (Hi Ho)

2017-03-10

URTEBETETZEAK banderinak eta letren kartelak

Urtebetetzeetan ikasgela apaintzeko baditugu banderinak eta kartelak letrekin.

https://www.dropbox.com/s/cvdr32waqcbpopv/0028%20zorionak%20banderin.rar?dl=1

Jaisteko banderinak sakatu irudian. 

Jaisteko letren kartelak sakatu HEMEN.