2009-12-03

Haur Hezkuntzako Curriculumaren laburpena

Printzipio orokorrak
Izaera berezkoa duen hezkuntza-etapa hau 0 urtetik 6ra bitarteko haurrei bideratua da.
Borondatezkoa da eta bi ziklotan banaturik dago: lehena, 3 urtera artekoena, eta bigarrena, 3 urtetik
6ra artekoena.
Hezkuntza-etapa horretako bigarren zikloa doakoa izaten jarraituko du.
Ikastetxeek proposamen pedagogikoa gauzatu beharko dute ziklo bakoitzerako.

Xedea
Neska-mutikoen garapen fisikoa, afektiboa, soziala eta intelektuala garatzen laguntzea.

Arloak
Haur Hezkuntzaren hezkuntza-edukiak arlo hauetan banaturik daude:
• Norbere buruaren ezagutza eta autonomia pertsonala.
• Inguruaren ezagutza.
• Hizkuntzak: komunikazioa eta adieraz-pena.
Haur Hezkuntzaren bigarren zikloan, irakurketarako eta idazketarako lehen hurbilketa sustatuko
da, baita oinarrizko zenbaki-trebetasunak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta
irudi- nahiz musika-espresioak goiz ikasten hasteko esperientziak ere.
Era berean, eta batez ere azken urtean, atzerriko hizkuntzarako lehen hurbilketa sustatuko da.

Irakasleak
Haur Hezkuntzaren lehen zikloko haurren zuzeneko hezkuntza-arreta Maisu-titulua eta Haur
Hezkuntzako espezialitatea, edota Gradu-titulu baliokidea duten profesionalen esku egongo da eta,
hala badagokio, adin horretako haurrak zaintzeko behar bezalako titulazioa duten beste langile batzuen
esku.
Haur Hezkuntzaren bigarren zikloa Maisu-titulua eta Haur Hezkuntzako espezialitatea, edo Gradutitulu
baliokidea duten irakasleek emango dute eta, eman beharreko irakaskuntzek eskatzen dutenean,
beste espezialitate batzuetako irakasleen laguntza izan dezakete.


Informazio hau Hezkuntza Sailatik hartuta dago.

No hay comentarios :

Publicar un comentario