2012-12-30

Natura CIUDAD17

Animaliak umeen gustokoak dira, baina informazioa eta argazki onak izan behar dira borobiltzeko gaia.

Hemengo argazkiak primerakoak dira.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-29

Babar ataria TREE HOUSE TV

Babar pertsonaiarekin jolastu, bideoak ikusi, eskulanak eta beste gauza batzuk egin ditzakegu.

Ingelesez dago eta horrela gehiago ikasiko dugu.
Sakatu irduian sartzeko.

2012-12-27

Historiaurrea (webquest)

Proiektu batean sartzen garenean ez dakigu ondo zer aterako zaigun: dinosaurioak, arrainak, planetak edo Historiaurrea.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-26

Jarduerak GCOMPRIS

Jarduera desberdinak aurkituko  ditugu. Hegoamerikan asko erabiltzen da.
Jaitsi eta ordenagailuan instalatu ondoren, 100 baino jarduera gehiagorekin jolas daitezke.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-23

Memory JACQUIE LAWSON

Jacquie Lawsonek txartela birtual honetan memory jokoa eskaintzen digu.

Artista honen webgunea ikertzea merezi du.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-22

Gabon kanta guztiak

Gabon kanta zerrenda daukagu Nafarroako webgune honetan.

Musika, letra eta partitura, dena dago abesti bakoitzean.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-21

Memoria ona PEQUEGIF

Joko klasikoa da, bakarrik memoria behar dugu aurrera eramateko. Gabonetako apaingarriak dira gaia.

Aurrera!!!

Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-20

Papá Noelek abesten du MADENGLISHOUSE

Papá Noelek eta bere elur-oreinek  gabon kanta ezagun hau abesten digute. Animaliak ikutzean efektu desberdinak lortuko ditugu.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-18

Pelutxe bereziak FLUFF

Oraindik ez da pasatu Olentzero, ezta Errege Magoak ere. Beraz, jostailu didaktikoa, praktikoa eta pedagogikoa erosteko denbora dugu.

Pelutxe-ebook hauek umeei beldurra desberdinak eta ziurtasun falta kentzeko balio dute.

Sortzaileek, Alberto Romerok eta Marta Ruedak, Espainan eta Alemanian egin nahi izan dute.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-17

Ataria NATIONAL GEOGRAPHIC

Naturari buruzko jokoak dira. Animalien bideoak, eskulanak baita esperimentuak ere aurkituko ditugu ingelesez dagoen web honetan.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-16

Gabonetako erritmoa MADENGLISHOUSE

Orain ez dugu abeslaririk izango. Guk abestu behar, baina Santa eta elur-oreinak atzeko musika egingo digute.

Arbela digitalean jartzeko ezin hobea.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-15

Jarduerak CONSTRUCTOR

Constructor aplikaziarekin egindako jarduerak dira.

Sailkatuta daude 2 zifraz: lehenak dituen estekak esaten digu eta bigarrenak dauden sub-kategoriak.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-14

Santaren makina MADENGLISHOUSE

Nola izango ziren gabon kantak Historiaurrean? Eta Egipton? Eta orain dela mila miloi urte?

Ikusteko aukera dugu Santaren makina honekin. Eman gogor bolatxo gorriari eta jakingo duzu.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-13

Gabon kantak erritmorekin MADENGLISHOUSE

Gabon kanta berriak aurkitzea zaila izan ohi da, baina betikoak beste erritmo batekin... gustatuko zaizue baita umeei ere.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-12

Gabonetako jokoak VEDOQUE

Vedoque webgunearen Gabonetako jokoa dator gaur. Ez da batere erraza txikientzat, baina saiatu behar da.
Sakatu irudian sartzeko.


Beste urteetako jokoak dira hauek:

2006ko Gabonak

2007ko Gabonak

2008ko Gabonak

2009ko Gabonak

2010eko Gabonak

2011ko Gabonak

2012-12-11

Jokoak JUEGOS EDUCATIVOS

Izenean esaten duen bezala hauek dira: Hezkuntza jokoak.  Ondo aztertu orria.

Sakatu irudian sarteko.

2012-12-09

Ataria GENMAGIC

Atari honetan milaka flash jarduerak daude, nahiz matematikakoak, nahiz hizkuntzakoak.

Maila desberdinak izanik, hizkuntza desberdinetan ere aurki ditzakegu ekintzak.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-08

Mate XTEC

 Joko matematiko erraz batzuk jolasteko prest daude.
Katalanieraz dago baina primeran ulertzen da.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-07

Eskulanak MANUALIDADES INFANTILES

Mota guztietako eskulanak ditu webgune honek.

Aukeratzeko: adina, trebetasuna, materiala, jai bereziak, mota...

Edozertarako bikaina da.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-06

Sormena PINTA LA LLUNA



Nire lagunak, Marisolek, Silviarekin, "un espai obert a la imaginació i la creativitat" eraiki du. Egiten duten guztia  Pinta la lluna, blogean agertzen da.

Ideiak emango dizkigute birziklatzeko materialarekin gauza politak egiteko. Hortik pasatzea merezi du. Gustatuko zaizue.

2012-12-05

2012-12-04

Jaiotza EDU365

Jaiotza egingo dugu. Ume bakoitzak nahi duen moduan. Eta arbela digitalean egiten badugu denontzakoa izango da, gero inprimatu eta gabonetako postala bihurtuko da.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-12-02

GABONETAKO eskulanak APEI-facebook

Bloga eskolako gauzak edota jolasak azaltzeko erabilgarria da, baina Gabonak hemen daude eta guztiok eskulanen bila gatoz.
Nire facebook orrialdean eskulan asko ikus dezakezue.

Sakatu irudian sartzeko.

Dena den beheko argazkian sakatzean bilduma osoa ikusteko aukera izango duzue. 800 inguru argazki daude.


2012-12-01

Ipuinak eta audioipuinak PEQUELANDIA

Gusto guztietako ipuinak daude: laburrak, betikoak, ospetsuak, audioipuinak...

Arratsalde galantak pasatuko ditugu baliabide honekin.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-11-30

Programa SENSwitcher

Zailtasun handiko ikasleei zuzendutako programa da.
Hainbat jarduera ditu 7 fase desberdinetan bananduta.

Ingelesa dago eta ondo legoke arbela digitalerako.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-11-28

Online jokoak PIPO

Pipo, hezkuntza munduan, oso pertsonaia ezaguna da.
Hemen dugu joko batzuk, baina jolasteko harpidetza egin behar da. Guk eskola izenean egin dugu.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-11-24

Arreta lantzea AGREGA

 Dakigun bezala, hezkuntzan arreta mantentzea garrantzi handienetariko elementu bat da.

Orain daukagu aukera lantzeko joko honekin. Aprobetxatu.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-11-23

Sariak TIC EDUCARM

Murtzia Erkidegoak emandako IKT sariak daude sailkatuta web honetan.
Jaitsi ahal dira ordenagailuan instalatzeko.

Sakatu irudian sartzeko.

2012-11-22

Musika klasikoaren bankua LA CIUDAD DE LA MÚSICA

"Ayúdale a caminar" Elkarteko langileek orain musika klasikoaren bideoak dakarkizkigu.

Mozart, Ravel, Falla, Rimsky Korsakov,  Puccini edo Wagner. Musiko guztiak daukagu orri honetan.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-11-21

Margolari famatuen bankua CIUDAD DE LA PINTURA

La Ciudad de la Pintura-k ia arte lan guztiak ditu.

Gasteizko "Ayúdale a andar" Elkarteko pertsonek garatu dute orria.
Irudiak atera daitezke aurkezpen politak egiteko arbel digitalean.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-11-20

Jolastu nahi duzu? XTEC

3, 4 eta 5 urteentzako jokoak daude.

Hizkuntza eta matematikak lantzen dira. Nahiz eta katalanieraz egon, primeran ulertzen da.
Sakatu irudian sartzeko.

2012-11-17

Animalien puzzleak FIRST-SCHOOL

Denatariko animalien puzzleak dira. Hasieran 6 zatikoak, baina konfigura daiteke. Horretarako "Change Cut" botoia sakatu behar da.

Sakatu irudian sartzeko.