2013-03-16

Ataria TXIKI.NET


Atari honetan: ipuinak, kantak, guneak eta jolasak daude. 


Nahiz eta ezaguna izan, merezi du gogoraraztea.

 Sakatu irudian.

2013-03-06

Adreiluak apurtu


Koloreen kateak apurtu behar dira gainean klik eginez, horretarako kolore berdineko 3 adreilu edo gehiago ondoan egon behar dira.


Sakatu irudian.

2013-02-21

Symbaloo Agrega MAIAIO

Orain dela hilabete batzuk, ia urtebete bat, Joanesen amarekin, Maiaiorekin, harremanetan hasi nintzen. Berak umearekin nik itzulitako Jclic jarduerak erabiltzen zituela kontatu zidan.

Ama honen indarra zoragarria da, Joanesen heziketa osoa lortu duelako.  Joanesek ordenagailua erabiltzen du ikasteko.

Hemen dugu Maiaiok egindako Agrega jolas bilketa Symbaloo aplikazioan jarrita.
Mila esker, egiteagatik eta guri aukera emateagatik.

Sakatu irudian.

2013-02-01

HAN ZEUDEN abestia

Krokodriloa,tximua, arratoia, ardia, katua, oiloa eta elefantea dira abesti honen protagonistak.
Keinuak dakizue egiten?




2013-01-12

PARISTIK NATORREN abestia

Artistak artistak dira, eta Paristik badatoz...

Abestu altu eta gogor, beste ikasgelan entzuteko modukoa.



2013-01-07

Herriko jolasak AISIA

20 joko mota desberdin aurkituko ditugu. Betiko jolasak eta jolas berriak ere badaude.
Pertsonaiak inurriak eta marigorringoak dira eta jolas bakoitzean fitxa bat dago jakiteko nola aritu

Sakatu irudian sartzeko.

2013-01-02

******* URTE BERRIA, BLOG BERRIA !!!!! *******

GAURTIK AURRERA BLOG HONETAN BAKARRIK AGERTUKO DIRA EUSKERAZ AURKITZEN DITUDAN JARDUERAK.


INGELESEZ EDOTA BESTE HIZKUNTZATAN DAUDENAK "ACTIVIDADES PARA EDUCACIÓN INFANTIL" BLOGEAN EGONGO DIRA.


MILA ESKER ORAIN ARTE EGIN DIDAZUEN ARRETAGATIK ETA 2013. URTEA, BENETAN ZUENTZAT ETA NIRETZAT, BERRIA IZATEA ESPERO DUT.