2017-05-22

ARGAZKIAK taldekoa oparitzeko

Azken egunetan taldeko argazkia egiten dugu. Paper fotografikoan inprimatuta gutun-azal batean ematen diegu opari moduan. Horretarako kartulina zuri tolestu batean, alde batetik argazkia doa, eta bestaldetik azala berezia, adibidez, egin nuena (hemen jartzen dudana).

Nik irudi editorea erabili dut eratzeko, baina ez baduzue... posible da eskuz egitea inprimakian.












Irudiak jaisteko sakatu gainean

2017-05-17

HAN ZEUDEN abestia

Krokodriloa, tximua, arratoia, ardia, katua, oiloa eta elefantea dira abesti honen protagonistak.


Irudia jaisteko sakatu gainean


2017-05-10

TULIPAN TXIKIA koaderniloa + eskulanak

Behin ikusita eta ia ikasita, Tulipan txikiaren koaderniloa egin dugu. Koaderniloa ere ipuina ordenean jartzeko, zenbakiak idazteko, izen batzuk kopiatzeko eta eskulanak egiteko erabili dugu. Hemen duzue emaitza.











Irudiak jaisteko sakatu gainean

2017-05-05

JAIO NINTZEN EGUNA jarduera

Jarduera honetan ume bakoitzaren jaioteguna landuko da.

Asanbladan eta egoera berezia (urtebetetzeak, hileko hasiera...) aprobetxatuz landuko da bakoitzaren jaioteguna.

Prozedura: Koloredun folio zatietan hilabeteen izenak eta zenbakiak moztuko dira. Lurrera bota ondoren, umeek bere kartelak hartuko dituzte eta prestatuta folio batean itsatsi eta apaindu egingo dute.





Irudiak jaisteko sakatu gainean